
Ikasturteari indarrez ekiteko eta gure artean hain maitea dugun ohiturari eusteko, gaur goizean berriro ere Urrategira igo gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Eguraldi ederrarekin, elkarrekin egin dugu bidea, naturaz gozatu eta talde giroa sendotuz. Gainera, aurten ere, hainbat guraso animatu dira gurekin batera bidea egitera, eta are bereziagoa izan da elkarrekin bizitako goiza.
Behin goialdera iritsita, hamaiketakoa partekatu, indarrak berritu eta jolas artean gozatzeko aukera izan dugu. Beste behin ere, ikasturtea elkarrekin hasteko modu ederra izan da.
Hurrengoan ere elkarrekin!










Utzi erantzuna