Aurten ere gure baratzak eman digu zer egina eta haurrek gustura burutu dituzte zeregin hauek.
Beraiei ez zaie inporta eskuak zikintzea eta irrikaz itxaroten dute tomate landarearen bat landatzea tokatzen zaien unea edo azalore landare bat tiraka ateratzeko txanda edo nola ez, onena, zozketako momentuan beraien izena ateratzea!!
Txominek ere ez dauka lan makala!! Udaberriarekin hostoz bete zaizkigu patioko zuhaitzak eta txoriak kabi ugari egin dituzte bertan. Txoritxoei gure letxugak atsegin zaizkie eta guk guretzat nahi ditugu!!
Gustura ikasitakoa betirako geratzen delako gure oroimenean, hurrengo ikasturtean jarraituko dugu!!











Utzi erantzuna