Egun ederra Orion!
Zeinen egun ederra igaro zuten gure txikiek Orion!
Goiza hondartzan igaro genuen. Hondarrarekin jolasean eta irudimena martxan jarriz jolas batean zein bestean murgilduta ibili ziren etengabe.
Arratsaldean, Txikin parkera joan ginen eta primeran pasatu zuten bertan ere. Txirristetan gora eta behera lagunekin batera barre eta algara ugari partekatu zituzten.
Egun zoragarria izan zen, emozioz, jolasez eta une politez betea!













Utzi erantzuna