• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4 Agurra

2026-06-19 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

 

DBH 4ko ikasleen agur-ekitaldia ospatu dugu gaur On Bosko Aretoan, emozioz eta oroitzapenez beteriko giroan. Urte askotan zehar gure ikastetxean bizitako esperientziak gogora ekartzeko eta etapa baten amaiera ospatzeko aukera paregabea izan da.

Ekitaldian zehar ikasleek prestatutako hainbat emanaldi ikusteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, bertsoen bidez, ikasturte hauetan bizi izan dituzten pasadizoak eta sentimenduak partekatu dituzte. Jarraian, Gretak azken urteetako ibilbidea laburtu digu, berak idatzitxako mezu hunkigarri bitez.

“Ze zail dan askotan esperientzi ta momentu batzuntzat hitzek topatzie. Danok dakigun arren nolakuk izen dien gure biziko 14, batzuntzat 16 urte hauek, bihotzin ta gure memorixen gerau dien oroitzapen ta bizipenai ezin izetexou izenik jarri. Hori hola izenda, “Ze izen da zuretzako floria?” galdeu ta zenek jakingo luke erantzun bat ematen? Nere asmue ezta azterketa baten bezelako erantzune ematie ta asmatzie, ezintzako ta holako galdera bati erantzun zuzenik eman. Baño oiñ serixo hasiko gea, ze eman digu floriak benetan? Gexenok LAGUNEK esango genuke. Atzenin, bizi osun ondun euki dittoun pertsonak ez al die ba oiñ gurekin lagun bezela dabiltzenak? “Lagunek” hitze, asko ibilli arren egunerokotasunin, hitz nehiko sakona da, ezin izeteana beti ibilli. Baño floriako urte hauetan danetan lagun pille bat eiñ dittou, jolaskide izetetik gure lagunik onenetakuk billakauko zinak. 

Hasi gattezen txikixek giñenetik. Zenek esango zigun 14 urte pasau diela txikixen patixotik Arantxa ta Amaian gelatan sartu giñenetik, haiñ iñuxente. Han sartu zien 2 urteko umetxo hoxek, ezertaz ezautze etzinak eta beoxeke gauze haundiz konturatze etzinak. Ume hauen asmue jolastie besteik etzan, ta ondun jolas iuela gustatze zikona tokau ezkeo hau suertie. Bi urte ta ya bi gelatan banau ginduen. A eta B. Bakoitzek bere gelie zeuken. Gutako bakoitze izendeko ume hori floriak islatzeun ixkillako lelengo zatixen zeuen, ta etzan oso errexa izengo goraño ixotzie. 

Nola ahaztuko giñen ba gela hoxetako jolasakin, egun osue kotxikin jolasin eo “pantera beltza” ikusten. Ze ondo pasatze gendun. Eskolie momentu haxetan etzan bate txarra, baño earki kantatze gendun ostirel bakoitze allatzeakun astebukaerako kantue. Klasik margotzen ta gure gelakidik izengo zinakin lelengo hitzek partekatzen pasatze giñuzen. Gure esaldi gustokonak “nahi jolastu nerekin?”, “nahi nere lagune izen?” zien, ta okerrena da beti funtzionatze zebela. Nola ez ba, nahi gendun bakarra jolastie zan ta. Ta ze esanik ez errekreuk. Esaiuzte zemat sopa ta ensalada ein dittoun patixoko landarak arrankaiez, eo zemat aldiz ataskau gean parkeko txirristatan, gure jolas faboritotan ibiltzen eoteatik egun osue. Haundixek giñela antzezte gendun, ez gekinun ta ze gogor izengo zan haundixen bizixe. Gure boda ta harrapaketan artin, gurekin jolaste zeben gelakide hoxek lagun billakauko zien, urtin poderixoz. 

Holaxe hasi giñen ixkillak ixotzen, pausoz pauso ta eskutik heldute. Lelengo ixkillalle ixota, HH5 allau zan, ta horrekin batea txikixen patixue atzin utzi ta patixo berdea pasatzie. Guretzat momentu haxetan kriston aldaketie. Irakaslik aldauko zien, jolasak utzi ta lana hasiko zan, baño beti batea. Urte hontan nik esango nuke eskolin funtzixue aldatzen hasi zala, oindik ez osoik txikixek izeten segitze genuleko, baño ya diferentie zan. Lana pillatzen hasi zan, baño guk hor segitze gendun, gure felixidade osukin jolasin. Majek eta Lurdesek (eskerrik asko gure ikaskuntzako lelengo pausotan hainbeste laguntzeatik) zemat aldiz eñaraziko ziguen “patxi errementaria” antzerkixe? Azkenin buruz ta dana ikixteko laiñ eman tzigun. Hor hasi giñen abezedaxue ta matematikako lelengo zenbakixek ikixten, hainbat urtez ahotik ertetzen ibilli zien hitz hoxek danak papelin islatzeko lagunduko ziguen hizki ta zenbaki danak. 

Klaseko orduz aparte, gu hazi in giñen, txikitteko txintxotasun hori pixkenaka pixkenaka desagertze zikula. Lagunekin hasarrik, lelengo diskuzixuk… Normalin hasarrealdi hoxek jolas ordutan azaltze zien. Ea amazketan eo ixkutaketan jolastuko al gendun; pelotan ala fuolin. Miñututako hasarrik, segundutako xextrak, baño beti, ta irakaslin laguntzaz, benetako barkau bat eta abrazo potol bat nehikue izete zien edozer konpontzeko. Horreatike, millesker bihotzetik ertendako “barkau” hori esaten erakusteatik, askotan, ta danok dakigu hau, oso zalle ette bazakure. 

HH eskola ordutan bakarrik etzan murrizten, ez neretzat eta ez beste iñontzat behintzet. Zemat atsalde bostetan eskolatik erten, gurasuk ekarritteko merindie eskutik kendu ta patixoa korrika ertenda. Zemat atsalde txikixen patixun, haundixek bihurtu giñen arren, jolasin ta earki askoik pasatzen. Zemat atsalde. Ordun bai laguntasun hoxek sakondu zila, jolastikin ta parre ettikin bakarrik, besteik ez gendun ta ber gure lagun miñ hoxekin ondo pasau ahal izeteko. Gañea, ze politt dan oindikene irakasle batzukin daukeun relaixue, ze kaletik pasau ta oindik hh-n zure andereñu izentzanak kaso iteizunin kriston ilusixu iteu. Baño jolasak gutxitzen hasteien momentu bat allatzea beti gure bizixeta, beste pauso bat emateko ordue floriako ixkillatatik. Han jun giñen ba gu, patxada osoz baño tripen tximeletatxo batzukin, lelengo pixoa, LHko hasirie. 

LH hasi gendun, batte hasire! LH6kuk dana azaltze ziuben bittertin. Zenek imajiñauko zun haiñ urruti ikuste giñuzen hoxek gu bihurtuko giñela, ta oindik beste erraldoi batzuk falta zila gu bildurtzeko lanakin. LHn benetako lanak hasi zin. Ebaluazixoro talde bat, gure lankidik bihurtuko zinak hiru hillebetez. Talde hoxetan, ordun ez pentsau arren, hitzetten pasatze giñuzen momentuk laguntasunek are gexo lantzen lagundu ziuben. 

Lelengo ikasbidaxek, lelengo antzerkixek, lelengo jaialdixek. Arrasau itte gendun orixoko dantzatan, mutil ta neska bihotzetik pausuk ata ta dana ematen, ridikulue eingo gendun preokupau gabe. Jaialdixek bi urtin behiñ zazpi frontoitan ette giñuzenin, eskola osue dantzan besteik ez itteko juntatze zan momentue. Baño atzetik zemat lan ette gendun geuke eztakigu. Musikako klasetan Maitekin patixoa erten ta desastre galantak ette giñuzen, baño danon sorpresako, beti ondo ertetzen bukatzezun jaialdiko egunek. Ze latz batte irakurlagun. Nola ameste gendun urte batzutan haxek bezelakuk izetie. 

Gure amets eta desiran artin hazten jun giñen, irakasle bakoitzeatik, jolasan aparte, gure identidadie osauko zeben balore ezberdiñek ikixte giñuzela: eskuzabaltasune, barkamenan boterie, enpatixe, laguntasune, maitasune… Baño hau dana geldiu intzan. Floriako ixkillak itxi intzittuen. Danok etxin geunden. Covid 19xe pasau gendun, bakoitze bere etxin entzerraute gerau giñela hiru hillebetez. Bertan klasik ematen segitze gendun, baño etzan iuela. Lagunek egunero ikustetik bideollamadaz ikusiber izetea pasau giñen, eta ordun oso gexki pasau ez gendun arren, gauze asko galdu giñuzen, hoxen artin hainbeste disfrutatze giñuzen ikasbidai, dantza ta antzerki hoxek. Baño geldik daon dana mobitzen hastea, ta gure hasi giñen, baño ya ez giñen LH1eko umetxo hoxek, ordureko erraldoiek billakaute geunden, baño ez gendun haiñ haundixek ematen, ezta izene. Oindik umik nahi gendun izen, baño floriako ixkillatik beste pauso bat ematie tokatze zikun. DBHn sartzie. 

DBH, ta honekin batea gu berri batzuk. Beti mantenduko gendun txikitteko argi hori, eta beti segiuko gendun gu izeten, baño ya hazite, ya hezite. Urte hauetan ez gendun eukiko taldekideik, baño klaseko girue aldatzen jungo zan, danak gexo hitzetten. Eztakit noiz pasau zan, baño hazten ai giñen eiñin elkarrekin geneuken relaixue hobea aldau zan. Danok danakin hitzetten eta lagunek lagun miñ bihurtzen. Ikasbidaitako momentu danetan (Hondarribitik hasi ta Madridearte), danok danokin ibilliz, lagunek gexo ezautzen. Hainbeste parre klasetan, batzutan irakaslik ixiltzeko esan arren ta gurekin hasarrau arren, patixoko momentu danak… Dana aldau zan, orokorrin. 

Lau urte nun gure burue gexo ezautzeko aukerie euki gendun, nun parre ta near asko in gendun. Irakaslik orokorrin esate ziuben bittertin etorkizuneako preparauber gendula, gure nahi bakarra florian betiko geratzie zan. Erosotasun hontan geratzie, irakaslin laguntzikin, gure lagunekin. Baño ixkilla danak beaxen bukaerie eukitzebe. Ta egunen baten allau bertzun floriako azkeneko ixkillallek ixotzeko momentuk. Zalle izengo zan, eta batzuk atzin utziko giñuzen, baño klaro geneuken inderrakin ta gutako bakoitzen animukin goraño ixotzie lortuko gendula. 

Azterketa ta lanak superau giñuzen, betire azterketa astetan irakaslin laguntzie ta apollue eukiyez. Zartateko galantak hartuko giñuzen, ta lurrea bastante aldiz eroiko giñen, baño etzun inporta, beti billauko gendun ta esku bat altxatzen lagunduko ziguna. Esku horrek edozeñena izen zeiken, gelakuk ondun baldimageuzkenune irakaslike benetan asko lagundu ziubelako. Danak orokorrin baño bateze tutorik, eskerrik asko danoi. Akademikoki ikixi bagenune, pertsona bezela hazi giñen, gure burukin ta ingurukukin gexo konfiatze genula. Ta holaxe, ilusixoz ta gogo haundiz, egun txarrak nahiz onak biziyez floriako atzeneko pausuk eman giñuzen. 

Pauso hauek danak honaño ekarri gattue. Irakaslik bildurre sartu naxen ibilli die lau urte hauetan, hau ta gero gure etorkizune erabaki berko deulako. Bakoitze bere bidetik jungoa, ta seuru nao danok topauko deula eunen baten gure lekue mundu hontan, baño gaur floriai aio esatie tokatze zaku, ta eskerrak ematie. Ez eskoliei bakarrik, floria eztie ta lau pareta xixtriñ ikixteko besteik ibiltzeinak a, eskola hau famili bat da, gure bigarren familixe, eta bertan parte hartzeuzten danak betiko gure bihotzetan eongo zeaten pertsonak. Gaurtik aurrea birik separatze zaizkun arren, jakintzauzte nik eta hemen lelengo filan exerite dauden danok bai lagunek eta bai irakaslik gure bihotzetan emangottoula beti.

Ta bukatzeko, nola ez ba. Bukau daigun arantzaz ta harri txintxorrez jositteko bide hau hasi gendun bezelaxe, danok batea ta eskutik heldute!”

Ondoren, “Elkarrekin” bideoaren proiekzioak ikasleen arteko adiskidetasuna, bizipenak eta elkarrekin egindako ibilbidea islatu ditu.

Gainera, ikasleek eurek antzeztutako “Komerixek” ikuskizunarekin barre egiteko tartea ere izan dugu. Sormen handiz prestatutako emanaldia izan da, eta publikoaren txalo beroak jaso ditu. Amaitzeko, ikasleek beraiek sortu eta prestatu duten abestia entzun ahal izan dugu, ekitaldiari amaiera hunkigarria emanez.

Une berezia izan da guztientzat: ikasleentzat, familientzat eta irakasleentzat. Hemendik aurrera hasiko duten bide berrian zorterik onena opa diegu, eta ziur gaude On Boskon ikasitako balioak eta bizipenak beti izango dituztela bidelagun.

Zorionak, DBH 4ko ikasleak, eta mila esker elkarrekin partekatutako urte hauengatik!

 

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: agurra, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-05-02 LH baratza020
  • 2026-05-02 LH baratza018
  • 2026-05-02 LH baratza019
  • 2026-05-02 LH baratza017
  • 2026-05-02 LH baratza015
  • 2026-05-02 LH baratza016
  • 2026-05-02 LH baratza014
  • 2026-05-02 LH baratza011
  • 2026-05-02 LH baratza012

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT