Maiatzaren 6an, gure ikastetxeko IRAES21 taldeko DBH 4. mailako Nikolek, Enarak eta Norak XVI. EUSKAL CONFINT 2026 jardunaldian parte hartu genuen, Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia).
Eguna ekoliderren ongietorriarekin hasi genuen, eta ondoren, Joserra Diez (EHU) adituaren hitzaldi interesgarria entzun genuen, biodibertsitatearen garrantzia azpimarratuz.
Jarraian, IRAES proiektuen azokan (ikasturtean zehar egindako lanen aurkezpena) eta tailerretan (prentsa erreportajea, antzerkia eta kantua) parte hartu genuen, eta beste ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.
Bazkaldu ostean, bisita gidatu bat izan genuen biodibertsitate zentroa ezagutuz eta ondoren, tailerretan landutakoa aurkezteko aukera izan genuen areto nagusian.
Irakasleek ere beren espazioa izan zuten, “Padura ezagutzen” jardueraren bidez ingurune naturala sakonago aztertzeko, egindako lanaren balorazioa egiteko eta etorkizuneko urratsak zehazteko.
Jardunaldia agurrarekin eta familia argazkiarekin amaitu genuen.
Esperientzia honek ingurumenarekiko konpromisoa indartzeko aukera bikaina eskaini digu.










Utzi erantzuna