Asturiasen bi eguneko ikasbidaia izan dugu aurten, gau bat barne. Bi egun hauek kirolez beteta eta geldi ezineko egunak izan dira. Kirola izan da esperientzian nagusi. Goizeko zazpietako autobusean abiatu ginen Asturias bidean. Nekatuta egon arren goiz esnatzeagatik gogotsu geunden heldu orduko gure lehen ekintza genuelako, Sella ibaiaren jaitsiera.
Bertan geure artean adarra jotzen aritu ginen, elkar bustitzen, animalia ezberdinak ikusi eta ibaiko ur izoztutan bainatuz. Bazkaldu ondoren “humor amarillo” eta paintballean aritu ginen. Ez genuen barre gutxi bota!
Hurrengo egunean, musikarekin esnatu gintuzten eta egunari ekin genion Covadongako lakuetara igoz. Gida baten laguntzarekin hango paisaiak ikusiz eta naturaz gozatuz pasa genuen goiza. Indarrak hartzeko Covadongan bertan bazkaldu genuen. Segidan bertako leku ezagunenak ikusten aritu ginen: baseliza, koba… Berriro autobusa hartu eta Cangas de Onisera joan ginen: Bertako erromatar zubia ikusi ondoren denbora librea izan genuen bertako dendetara joateko. Oso nekaturik, baina triste joateagatik autobusera itzuli ginen etxera itzultzeko.

Ikasbidaia honetatik barreak, ubeldurak eta batez ere mila oroitzapen daramatzagu etxera.
Laia Sudupe, Maddi Arrieta, Oihane Calderón










Utzi erantzuna