• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4koen Agurra

2025-06-20 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Jakin izan bagenu, agian, ihes egingo genukeen atzera begiratu gabe; baina jakin izan bagenu, segur aski bizitakoa errepikatuko genukeen, duda izpirik gabe. 

Ez da hainbeste denbora igaro azken pisuko goi mailetako erraldoiei miresmen osoz begiratzen genienetik, gure ustetan oso azkarrak eta handiak baitziren, bitartean guk mateko klasetan 5×5=25 egiteko zailtasunak genituelarik. Gu gara gaur ume erraldoi horiek, eta aitortuko dizuet ez dela hainbesterako: Ez gara azkarragoak, ezta miresgarriagoak ere, gazte bihurtu garen umetxo haiek besterik ez.

Gure Floriako bidaia 2-3 urterekin hasi zen, gainera zetorkigun guztia jakin gabe. HH hasierako argazkiak gure negarren testigu dira, hasierak ez baitira izaten errazak inorentzat. Ulertezina ume ezezagunez betetako gela batean geratu beharra, are gehiago zure gurasoak egoera horren konplize badira!

LHra beldurrez heldu ginen, erantzukizun berriak zirela eta. Irakasleen oihuen oihartzunek eta zigor beldurgarriek etapa berezi hau markatu zuten. Orainez gozatu besterik ez genuen nahi: Lagunekin denbora pasa, bostetan eskolatik irten, askaria hartu eta korrika batean parkera jolastera, ez genuen besterik behar. Gogoratzen ditut Don Bosko eta Maria Laguntzaile egunen txapelketa gogorrak, Kakute eta Urolaren arteko lehia gupidagabea, ia mitikoa. Energiaz beteriko haurrak ginen, bihurri eta nekaezinak. Ume zoriontsuak… Talde lanari erreparatzen ez badiogu behintzat; lan koperatiboarekin beti borroka, emaitzekin gutxitan ados, irakasleen zoramenerako. 

Eta bat-batean Covid-a: Bideo klaseak, maskarillak, garbitasun arau zorrotzak, baina berriro ere lagunez gozatzeko aitzakia; deiak, ordenagailu eta mugikor jokoak, balkoi eta leihoetatik gaixotasuna gailentzeko kantuak iristen zitzaizkigun bitartean.

Gure ibilbidearen azken etapara iritsi ginen Floreagan. Batzuek ziurgabetasunez, beste batzuek urduritasunez, eta askok zalantzaz eta galderaz gainezka. Ziklo berri honetan, gure bizitzako lau urte esanguratsu hauetan gurekin egongo ziren irakasleak aurkeztu zitzaizkigun. Ordura arte ezagutu ez genuen egoera baten aurrean geunden. 

Ez nuke jakingo esaten zein unetan hasi zen denbora hain azkar igarotzen; egia esan, zahar sentitzen ari naiz hau esaten. Jakina, ordenagailuak eman zizkiguten urtea nabarmendu behar da: Zalantzarik gabe, irakasle askorentzat buruhauste bat baino gehiago sortu zuen tresna. Bazirudien ez ginela inoiz aspertuko Blocksi ospetsuari iseka egiten saiatzeaz. Izan ere, ausartuko nintzateke esatera irakasle batzuk ere ez dituela erabat konbentzitzen azken honen erabilerak. Hori bai, batzuek portatilak beste batzuek baino hobeto zaindu zituzten… batez ere bereak ez baziren (ezta, Romero?).

Pixkanaka-pixkanaka, gure lehen urteetan mirespenez begiratzen genituen “erraldoi” horiek bihurtu ginen. Eta ia konturatu gabe, hemen gaude: Gure agurra antolatzen azterketa eta azken lanen artean ito gabe mantentzen saiatzen garen bitartean. Azkenean, konturatzen gara jakintsu eta erraldoi ikusten genituen DBH4ko ikasle haiek ez zirela uste genuen bezain eskuraezinak. Orain, haien lekuan gaudenez, batek baino gehiagok pentsatuko luke agian ez zela hain ideia ona honaino iristea.

Lagunok, iritsi zaigu eguna: Erraldoi bihurtutako umeak bagoaz mundu zabalera, elkarrekin hazi eta hezi, baino oraingoan banaka eta ilusioz, gure ametsak bidelagun ditugula. Urte hauek bihotzean gordeko ditugu, altxor modura, gure istoriaren abiapuntu baitira. Milaka pasadizo, barre-algara, haserrealdi eta buruhauste: Euskarako txiste txar eta ametsgaiztoko aditzak; ingeleseko listening-ak, oso gutxitan ulertzen genituenak; gaztelaniako testu-iruzkinak, inoiz ez diruditenak itxaropenen mailan;  gorputz hezkuntzako course navette, non ahalegin guztia egiten genuen (gezurti sentitzen naiz hau esaten); fisika eta kimikako formula amaiezinak, zorabiatzen gintuztenak; biologiako eta geologiako genetika, gutxienez liluragarria iruditu zitzaiguna; gerra gatazkak eta gorabehera politikoak, data eta tratatuen artean ulertzen saiatu ginenak; eta, noski, matematikako buruketa beldurgarriak, behin baino gehiagotan kolapsoaren ertzera eraman gintuztenak.

(Aipamen berezia merezi dute 4,8-9ko azterketek, munduan zehar ibiltzeko eskarmentu ahastezina). 

 

Eskerrik asko guztioi: Irakasle, ikasle, guraso eta mikrokosmos honen parte izan diren oroei, une honetan bihotzetan sentimendu gazi-gozoak izan arren, datozen urteetan Floriara begiratu eta gure aurpegietan irrifarra marraztuko dela ziur naiz.

 

 

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: agurra, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 140
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 141
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 139
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 137
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 138
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 135
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 136
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 134
  • 2026-05-18 Antzerkia ingelesez 132

Datorrena

Mai
25
al.
9:00 am LH1-2 ORIO
LH1-2 ORIO
Mai 25 @ 9:00 am – Mai 26 @ 5:00 pm
 
Mai
29
ol.
9:00 am HH Ibilaldia: Orio
HH Ibilaldia: Orio
Mai 29 @ 9:00 am – 5:00 pm
 
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT