Planetaren ordua, ingurumenaren alde mundu osoko milioika pertsonek bat egiten duten ekintza oso berezi bat da. Zehazki, aurten martxoaren 22an arratsaldeko 20:30etik 21:30era mundu osoko etxe, eraikin, monumentu eta kaleetako argiak itzalikodira, planeta zaintzeko konpromisoa erakusteko.
Aurten, berrikuntza bezala, sare sozialen eta Planetaren Ordua webgunearen bidez krisi klimatikoaren ondorio kaltegarriengatik desagertzen ikusi nahi ez dugun leku berezi bat partekatzera animatzen gaituzte.
Urtero bezala, 2025eko Planetaren Ordua funtsezko ekitaldia izango da klima- aldaketaren aurkako borrokan, norbanakoek, enpresek, gobernuek eta erakundeek ingurumenaren alde bat egin dezaten. WWFk (World Wide Fund for Nature) antolatutako ekitaldi honek klima-aldaketaren ondorio suntsitzaileei buruz sentsibilizatzeaz gain, baliabide naturalak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten ekintzak bultzatu nahi ditu. Itzalaldi sinboliko honekin, egunerokotasunean energia berriztagarrien erabilera, alferrik galtzearen murrizketa eta kontsumo arduratsua bultzatu nahi da herritarrengan. Hau da, Planetaren Ordua ez da ordubeteko ekintza bat bakarrik, egunerokotasunean jarrera jasangarriak hartzera bultzatu nahi gaituen egitasmoa da. Hala nola, behar ez dugunean argia edo gailu elektronikoak itzaltzea, autoa erabili beharrean bizikleta edo garraio publikoa erabiltzea eta zabor gutxiago kontsumitzea.
Gutako bakoitzak ingurumena zaintzeko erantzukizun handia dauka, egunerokotasuneko ekintza txikiek planeta salbatu dezaketelako. Beraz, ez dezagun gure boterea alferrik galdu eta naturaren alde batu ditzagun guztion indarrak, Martxoren 22an ordubetez guztiok argiak itzaliz.









Utzi erantzuna