LH 1. eta 2. mailakoak Segurako Ondarre baserrira etorri gara bixitan. Aizkorri mendizerrak gobernatzen duen larre ederrean dago baserri hau, Segura herrian. Toki zoragarri honetan, zazpi belaunaldi ondoren, Eneko Goiburu eta bere familiak gaztagintza prozesuan jarraitzen dute. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu Eneko eta bere familiari tratuagatik!
Ongi etorri ederra eman digute, eta etxeko harreran motxilak utzi ostean, beraien baserriko ardiak ezagutu ditugu. Ondoren bi taldetan banatu gara: batzuk inguruko parajeak ikusi bitartean, besteek, gaztagintza prozesua ikasi eta geure gazta egin dugu. Esperientzia itzela izan da, eta gazta probatzeko aukera ere eman digute. Segura herriko frontoian bazkaldu dugu eta bertan jolastu dugu bazkalostean. Egun bateko irteera paregabea iruditu zaigu gaurkoa!












Utzi erantzuna