Zer da aniztasun funtzionala? Zeintzuk ditugu? Zein dira izan ditzazkegun beharrak? Guzti honi erantzuna emateko etorri zaizkigu Marea Urdineko kideak.
Astelehenetik ostiralera, LH4.mailako ikasle eta irakasleaok, sentsibilizazio saioak izan genituen ikastetxean eta ikasitakoa, praktikan jartzeko jolasak egin genituen.
Bizitzan, ditugun gaitasunak, aldakorrak direla ulertu genuen. Orain egin ahal duguna, beharbada biharkoan laguntzarekin egin beharko dugula jabetu gara. Garrantzitsua dugu, guztiok bata bestearenganako arreta eta elkarzaintza sustatzea, bide berdinak eraiki ditzagun ametsak egi bihurtzeko, olatuaren tanta guztion indarra bateratuz.
Utzi erantzuna