Ostegunean, azkenean, iritsi zen ikasturte osoan itxarondako eguna; Oriora joateko eguna! Goizean goiz jaiki, maleta itxi eta ikastetxera joan ginen urduritasuna nagusi zela. Bertan, lagunekin bildu eta etxekoak agurtu ostean, autobusean sartu ginen ikasbidaiari hasiera emateko.
Oriora iritsi orduko jolasean hasi ginen eta ez ginen gelditu ere egin bueltako autobusa hartu genuen arte! Gainera, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, igerilekuan bainu bat hartzeko aukera ere izan genuen!
Bi egun zoragarriren ostean, ostiralean, etxera bueltatu ginen oroitzapen politez beterik.
Utzi erantzuna