• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BIARRITZ

2024-04-22 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Duela bi urte frantsesa hautazko bihurtu dela Floreagan eta gure frantseseko irakasleak (Amaia Alberdi) pentsatu zuen ideia ona izango litzatekeela bigarren urtez frantsesa ematen ari garenok ikasitako guztia praktikan jartzea eta, horrela egin zuen, Biarritzera egun pasa bat antolatuz. Orduan, pasa den ostegunean (apirilak 18), DBH 2 eta 4koak Biarritzera joan ginen. 

Gure irakasleak lan bat prestatu zuen guretzat guk hango jendearekin hitz egiteko, “on est allé à Biarritz et on a posé quelques questions sur Biarritz aux gens”. Egin genuen lehenengo gauza “aller à l’office de tourisme” izan zen. Han biarritzeko planoa eskatu genuen eta gero “Galleries Lafayette” izeneko denda batzuetara joan ginen(enpresa hori da frantziko modari buruzko enpresarik garrantzitsuenetakoa). Goizean zehar azokara joan ginen. Han jende asko zebilen eta aukera oso ona iruditu zitzaigun jendearengana joan eta galderak egiteko. Batzuk ez zuten onartu guk galderak egiterik, baina normalean jendea oso jator etorri zitzaigun galdera horiek erantzuteko prest. 

Azokan ibili eta gero eliza batetara joan ginen “L’église Sainte Eugénie”. Han ere galderatxo batzuk erantzun behar izan genituen, Biarritzeko historia hobeto ezagutzeko, eta konturatu ginen elizatik itsasontzi bat zegoela zintzilik. 

Hori egin eta gero eta, bazkaldu aurretik “La Petite Plage” izeneko hondartza batera joan ginen. Gainera oso eguraldi ona egin zuen egun guztian zehar eta oso ongi ikusi ahal izan genituen Biarritzeko leku harrigarri guztiak. Après, on est allé dans un rocher avec la Vierge Marie. Hortik igaro eta portu batera iritsi ginen, oso portu polit eta txikia “Le port des pêcheurs”. 

Bazkaltzeko ordua iritsi zen eta Biarritzeko hondartzarik garrantzitsunetako batera joan ginen “La grande plage”. Hondartzaren atzekaldean Le Casino ikusi genuen, eraikuntza ikaragarri handi bat, baina orain ez dago kasino bezala irekita, baizik eta beste gauzetarako. Han bazkaldu genuen eta orduerditxo bat izan genuen hondartzan zehar ibiltzeko. Gero berriro abiatu ginen Biarritz ezagutzera. 

Hondartzaren amaieran “L’hôtel du Palais” zegoen. Napoleon III.enak bere emaztea Eugeniarentzat egindako eraikuntza bat zen. Hasieran etxe izandakoa eta urteak pasa ahala hotel bihurtutakoa. Gauza oso interesgarri bat zeukan, le batiment avait forme d’un E, au nom de sa femme Eugénie. Hotela ikusi eta gero Biarritzeko itsasargira joatea izan zen gure egiteko azken gauza. Biarritzeko kaleetatik igarotzen ari ginela konturatu ginen han dirua zegoela. itsasoaren ondoan etxe harrigarriak zeuden, inoiz ikusi ez genituen etxeak. 

Itsasargira iritsi ginenean Biarritz oso osorik ikusten zela ohartu ginen. Oso leku polita zen hura guztia eta han zeuden eserleku batzuetan deskantsatzea erabaki genuen autobusa etorri arte. 

Niri asko gustatu zitzaidan egun pasa hau eta berriro egitea gustatuko litzaidake. Oso aukera ona iruditu zitzaidan bi urte horietan ikasi genuen guztia praktikan jartzeko, ez delako berdina ikastetxeko lau paretetan sartuta ikastea hizkuntza bat edo jendeak hitz egiten duen leku batera joatea guk ere hitz egiteko. 

 

 

Hitzak:  Greta Etxaniz Juaristi

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, BIARRITZ, floreaga, frantsesa, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa