• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BULEGO ON BOSKO ASTEAREN HASIERAN

2024-01-19 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

2024ko On Bosco Astearen hasieran, Bulego musika talde ospetsuko Tomas Lizarazu (ahotsa, gitarra) eta Xabier Arrieta (bateria) Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan izan dira urtarrilaren 18an.

Iosu Irizarrek gidatu duen saioan, Tomas eta Xabik gogoratu dute areto honetantxe hasi zirela elkarrekin oholtza gainean.

Musikarekin lehengo kontaktuak gogoratu dituzte, Floreagan eta Alai Batzan,.. Bulego taldean aritu baino lehenago Passepartout taldean ibili ziren.

Bulego taldea 2019an sortu zen, lehen diskoa egin zuten, eta kolpetik Covid18 pandemia etorri zen. Pandemia garaian egoera gogor hartan gauza berriak egiten asmatu zuten, sare sozialak egoki erabiltzen, kartelak zabaltzen, QR kodeetan kantuak eskaintzen, bideoklipak grabatzen… euren filosofia indartu zen: ahal dena egin, gauza berriak egin,… Kontzertu baterako deia egin zuten, emanaldiak egiteko aukera sortzen zen une bererako.

Ondoren ibilbide musikal azkarra eta oparoa egin dute. Hiru urtean talde askok 10 urterekin egiten duten bidea osatu dute: 30 kantu baino gehiago, hainbat disko, zuzeneko emanaldi eta birak…

Euskal Herriko eta Espainiako hainbat tokitan eskaini dituzte emanaldiak. Atzerrian Finlandian eta Japonian ibili dira, adibidez. 2023ko Durangoko azokan bost egunez disko sinatzen egon ziren: neke eta poz asko sentitu zuten.

Euskaraz kantatzeari eutsi diote beti, euskara delako taldekoen hizkuntza naturala; baina hori ez da oztopo izan euren musika jende askori helarazteko. Gainera euskararen komunitatea handia ikusi dute, eta ateak zabaltzen zaizkiela.

Musikaz gozatzea dute amets eta helburu, zuzeneko emanaldietan gozatzen jarraitzea… Musikan profesionalizatzea ere aurrera doan prozesua da. Bira handia dute aurrean, azken abenduan sortutako disko berria aurkeztuz.

Japonian grabatutako pare bat bideo labur ikusi ondoren, entzuleen galderen txanda izan da. Euren kantu gogokoena zein den galderari erantzunez, biek “Zure begi horiek” aitortu dute.

Jada saioaren amaiera aldera, Tomasek gitarra hutsez, akustikoan zuzenean, “Ezer ez da berdina” kantatu du, ahots askoren koroarekin batera. Amaieran, gazte batzuk Tomas eta Xabirekin argazki batzuk ateratzeko aukera aprobetxatu dute.

Mila esker, Tomas, Xabi, Iosu eta emanaldian parte hartzeko zortea izan

duzuen guztioi.

 

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, bulego, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar, tomas, xabi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-02-13 HH LH inauteriak112
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak111
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak108
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak110
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak104
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak100
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak097
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak095
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak094

Datorrena

Ots
16
al.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Ots 16 Egun osoa
 
Ots
17
ar.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Ots 17 Egun osoa
 
Ots
18
az.
Egun osoa DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Ots 18 Egun osoa
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Ots
25
az.
12:30 pm DBH 3-4: PSICO WOMAN
DBH 3-4: PSICO WOMAN
Ots 25 @ 12:30 pm – 2:30 pm
Otsailaren 25ean DBH3-4koek Psico Woman-en saioa izango dute aretoan
Mar
6
ol.
Egun osoa DBH: 2. ebal bukaera
DBH: 2. ebal bukaera
Mar 6 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa