LHko ikasle batzuen abentura urriaren 20an hasi zen, LH3koak Oarsoaldera egun pasa joan ginen eta. Bertan, Mater itsas museoko sekretu guztiak ezagutzeaz gain, ingurumena zaintzeko bete ditzazkegun neurri batzuk gogoratu zizkiguten.
Ondoren, txalupa txikian Pasaia Donibanera joateko aukera izan genuen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, baina lagunak inguruan izanik edozer jolasekin ondo pasatzen dugu.
Egun polita izan genuen, berriro errepikatzeko prest!
Utzi erantzuna