Kaixo, guztioi! Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eta guztiok gogotsu ari gara EUSKARAren alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan DBH3 eta DBH4ko 27 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu. Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen erabilera … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak urria 2023
LH5. maila Donostian: Aupa Erreala!
AUPA ERREALA ETA DONOSTIAKO AQUARIUMA! Goizean autobusa hartu eta Reale Arena bisitatzera etorri gara. Bertan, zelaia ezagutzeaz gain, jolas bikainak egin ditugu. Tripa bete ostean, Aquariuma ikustera etorri gara eta kolorez betetako itsas fauna ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Egun polita pasa dugu! … [Gehiago irakurri...]
LH 1. eta 2. mailak Ataunen
Urriaren 20an LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu genuen. Motxila hura, ordea, berezia zen, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu genituen. Ibilaldira gindoazen. Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu ginen. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloak egin eta … [Gehiago irakurri...]
LH3 OARSOALDEAN
LHko ikasle batzuen abentura urriaren 20an hasi zen, LH3koak Oarsoaldera egun pasa joan ginen eta. Bertan, Mater itsas museoko sekretu guztiak ezagutzeaz gain, ingurumena zaintzeko bete ditzazkegun neurri batzuk gogoratu zizkiguten. Ondoren, txalupa txikian Pasaia Donibanera joateko aukera izan genuen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, baina lagunak inguruan izanik edozer … [Gehiago irakurri...]