Erakutsi diguzu bidea, Isabel
Donostian jaioa, Tolosa izena abizenean daramazuna, Zumaian bizi eta Azkoitian lanean urte luzez jarduna… esan liteke Gipuzkoako herri horietako bakoitzak eman dizula zerbait: hiriburu zahar eta berriaren kategoria, Zumaiako gatza eta Azkoitiko piperra. Irakasle batek behar du indarra hainbeste urtetan ikasleekin aritzeko, nekatu arren nekatuko ez balitz bezala jarduteko. Hala aritu zara zu berrogei eta bat urtetan, ezin konta ahala haur inguruan dituzula, haiei guztiei bidea erakusten, Isabel.
Gaur izan duzu azken lan eguna, eta ondo merezitako agurra; zeinen ederra Floreagako barrua, anfiteatro bihurtua, solairu bakoitzeko barandauan ikasleak eta lankideak, denak zuri begira, biolina eta aurreskua, larrosa artean. Irudi hori betiko iltzatua geratuko zaizu, ziur; baita han egon garenoi ere.
Eskerrik asko, Isabel, ikasle eta lankide izan zaitugunon izenean. Itzurun zain duzu. Eta Azkoitia ere bai, nahi duzunerako.
Utzi erantzuna