Biolumineszentzia izaki bizidun batzuk sortzen duten argi ikusgaia da. Adibidez, ipurtargiak, onddo batzuk, uretako dinoflagelatuak, txipiroiak eta baita txibiak ere! Baina, oraingoan, biolumineszentea den ornodunik handiena aurkitu dute, ozeanoetan sakonera handian bizi den ia 2 metroko marrazo (Dalatias licha) bat! Eta baita beste bi marrazo espezie txikiago ere! Etmopterus lucifer eta Etmopterus granulosus.
Irudia: Dalatias licha marrazoa; Egilea: DR J. MALLEFET – FNRS- UCLOUVAIN.BE
Argi hori, luciferinak eragiten duen erreakzio biokimiko batek sortzen du beste animalietan, baina marrazoen kasua desberdina dela ikusi dute ikerlariek. Hauen kasuan, argi urdin-berde leuna larruazaleko zelula espezializatu batzuei esker sortzen da.
Iturria: Luminescent LABS
Baina zertarako balio ote diete marrazo horiei biolumineszentzia horrek? Badirudi harrapakinak erakartzeko edota harrapakariak uxatzeko erabiltzen dutela.
Ozeanoetako biolumineszentziari buruz gehiago jakin nahi? Ikusi David Gruber biologoaren honako bideo hau.
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
-
National Geographic. (2021, martxoak 9). Halladas 3 nuevas especies de tiburones bioluminiscentes. https://labur.eus/sxejt
-
Impacto Mundo youtube kanala. (2020, maiatzak 20).¡Conoce al tiburón que brilla en la oscuridad! https://labur.eus/FEPfT
- Gruber, D. (2014, urriak 27).Vista al mar webgunea. Ver el océano en neón. https://tinyurl.com/66ettv35
Utzi erantzuna