Urtero bezala, aurten ere egun pasa polita egin dugu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek. Goizean autobusa hartu eta Oriora joan gara. Bertan, hondartza ondoan dagoen parkean ibili gara jolasean. Eguraldiarekin zortea izan dugu eguzkitan jolasteko aukera izan baitugu. Eguerdian parke ondoko zelaian bazkaldu eta han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Ondoren, berriro ere autobusean sartu eta Izar parkera joan gara. Beti bezala, primeran pasatu dugu han. Hori bai, Azkoitira bueltan gutako asko lo etorri gara, oso nekatuta baikeunden.
Hitzak eta argazkiak: HHko irakasleak
Utzi erantzuna