Ostegunean DBH 4koen agur-ekitaldia izan genuen On Bosko Aretoan. Aurtengo aurkezleak Laia Gonzalez eta Aimar Ormazabal izan ziren. Bertsoak, Elkarrekin bideoa, beraiek antzezturiko Komerixek bideoa eta 2022-2023 Ikasturtea bideoa ikusi ondoren, beraiek asmaturiko abesti batekin amaitu dugu. Jarraian kantu horren zatitxo bat:
Bizipenengatik
eskerrik asko,
eskerrik asko,
pozik bizi izan garelako.
Irria ez dadila
bilakatu malko,
hemen dugu floria nahi dugunerako.
Hemen dugu floria nahi dugunerako.
Hemen dugu floria
nahi dugunerako.
Utzi erantzuna