Gizakion kasuan bikote batean haurdun geratzen dena emakumea da. Baina, itsas zaldien kasuan ez da horrela, itsas zaldien kasuan itsas zaldi arra geratzen da haurdun. Baina, zer dela eta egiten dute hori? Arrautzak inkubatzeko energia ugari behar delako eta denbora ere bai, beraz, arra haurdun geratuta emeek aukera dute inkubazioak irauten duen tarte horretan (45 egun gutxi gorabehera) beste arrautza tanda bat prestatzeko, gero arrak inkubatzeko berriz.
Iturria: George Grall, National geographic Creative
Eta nolakoa da itsas zaldien ernalketa prozesu bitxi hori? Zeremonia berezi batekin hasten da. Emeak arrautzak arraren zakura sartzen ditu eta 6 segundutan arrak ernaldu egiten ditu. Gutxi gorabehera 6 astez bere sabelean garatuko dira itsas zaldi kumeak eta jaiotzeko ordua iristen zaienean, arrak koralen kontra edo beste maskorren kontra igurtzitzen dute beraien sabela eta 400 kume inguru kanporatzen dituzte. Prozesua oso nekagarria denez, arrek zerbaiti eusten diote buztanarekin.
Itsas zaldi espezieen araberakoa da tanda bakoitzean jaiotzen diren kume kopurua (400 – 1.800), baina asko jaiota ere %1ak bakarrik bizirauten du.
Ikusi, ikusi nola itsas zaldi arrak ehunka kume erditzen dituen!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
-
Fischer, A. (2021 urtarrilak 1). ¿Por qué se embarazan los caballitos de mar machos?. National Geographic. https://labur.eus/aGwH7
-
Tabarés, B. (2019 urtarrilak 17). ¿Sabías que el caballito de mar macho lleva el embarazo?. Dakari diario animal. https://labur.eus/ciXIH
- Palma Aquarium. (2020 otsailak 14).Caballitos de mar: un embarazo único en el mundo animal. https://tinyurl.com/bdenjudr
-
El Dodo. (2019 urtarrilak 20). Los caballitos de mar machos dan a luz a miles de bebés. https://tinyurl.com/42jpehx6
Utzi erantzuna