Gu lehorreko animaliak izanik, airetik lortzen dugu bizitzeko beharrezkoa dugun oxigenoa, eta gero, hori biriketara garraitzen dugu handik odolak gure gorputzeko zelula guztietara banatzeko. Baina nola demontre arnasten dute arrainek? Uretan ere airean bezala oxigenoa ote dago?
Iturria: Pixabay.com
Bai, hala da, uretan ere oxigenoa dago eta arrainak gai dira uretatik gas hori ateratzeko eta horri esker arnasketa egiteko. Baina horretarako, birikak ez diren bestelako organoren bat beharko dute. Zakatzak!
Iturria: proyectotierra.org
Arrainek ahora ura sartzen dute, baina ez dute irensten, zuzenean zakatzetara bideratzen dute eta handik kanporatzen dute oxigenoa kenduta. Hori zakatzetako odol-hodietan barrena sartzen da gorputzeko zelula guztietara garraiatzeko.
Arrain mota asko daude munduan eta gehienek zakatzen bidezko arnasketa dute, bai, gehienek. Badaude birika berezi batzuk dituzten arrainak ere! Bitxiak dira oso eta oxigeno gutxi dagoen uretan bizi dira!
Horrelako arrainak uretako eta lurreko animalien artean gertatu zen transizio ebolutibo bati esker garatu zituzten birikak eta beraz, gizakiok bezala airetik arnasa hartzeko gaitasuna dute. Fosil bizidun izendatzera iritsi dira.
Iturria: expertoanimal.com
Arrainen arnasketari buruz zalantzarik baduzu oraindik, ikusi bideo hau!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Manzanas, J. (2022 ekainak 27) ¿Cómo respiran los peces bajo el agua? Características de su respiración. Ok diario. https://labur.eus/KJh6p
- National Geographic. ¿Que son los peces? ¿Cómo respiran bajo el agua? https://labur.eus/Et8v3
- Cuaderno de cultura científica. Los animales que respiran bajo el agua https://labur.eus/0kSaA
- Ecologia verde. Peces con pulmones. https://labur.eus/PGVzO
- Clowntifics, ciencia que conecta ¿Como respiran los peces bajo el agua? https://labur.eus/heHYk
Utzi erantzuna