Ba al dakizu marrazoak geldirik egonez gero ito egin daitezkeela? Nola demontre da hori posible! Uretan bizi badira nola itoko dira?
Marrazoek oxigenoa uretatik hartzen dute beren zakatzen bidez, beraz zer dira zakatzak? Uretako animalien arnas organoa dira, baina marrazoak igeri egin ezean, ahotik ez litzaioke urik sartuko, izan ere, ura ponpatzeko gai ez diren masailezur-muskuluak dituzte, horregatik, marrazo batek ordubete baino gehiago atseden hartuko balu, itota hilko litzateke.
Iturria: BBC News
Hori jakinda nola egiten dute lo? Marrazoek espeziearen arabera denbora gehiago edo gutxiago egin dezakete lo, baina bakarrik minutu gutxi batzuez. Guk lo geldirik egiten dugu, ezta? Jakina, baina marrazoek lo geldirik eginez gero, badakigu zer gertatuko zitzaiekeen.
Entzun azalpen gehiago bideo honetan!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Arias, A. (2020, abuztuak 17). Ecologia verde. https://labur.eus/sN3DT
- Nubika. (2022, urriak 4). https://labur.eus/jkqud
Utzi erantzuna