Buzoek ur azpiko ia edozein lekutan egin ahal dute igeri, profesionalak baitira. Baina, sartu ezin diren zirrikituetara, nola heldu? Robot arrainei esker!
Helburu horrekin Massachusetts Institute of Technology erakundeak arrain robotiko batzuk egin ditu. Baina zer teknologia mota erabiltzen dute horrelako robot txikietan, eta gainera ur azpian?
Iturria: www.fortune.com
Lehenik eta behin, arrainen forma aztertu dute eta aerodinamika kontuan hartuta forma perfektua aurkitu dute igeri azkarrago egin dezan eta urak robota ez dezan balaztatu. Horretaz gain, erabili beharreko materiala ere kontuan hartu dute, eta hori dela-eta, “arrainek” azalean silikona berezi bat dute urak irrist egin dezan robota arinago ibiltzeko.
Arrainaren barruan kokatutako motorrak berriz, arrainaren gorputz malgutik zehar bidaiatzen duen uhin bat abiarazten du, robota aurrera bultzatuz. Robot arrainen gorputzak ez daude segmentu ezberdinetan banatuak, horrela uniformeago dira eta hobeto maniobratzen dituzte mugimenduak. Gainera, benetako arrainen igeriketa-mugimendua islatzeko gai dira horiek, beren gorputzaren bi aldeetako “muskuluak” uzkurtuz bultzatzen baitituzte, burutik buztanera doan olatu bat sortuz. Honi esker inguruko arrainak ez dira izutuko.
Iturria: http://news.mit.edu
Eta horrenbeste lan eta teknologia berezi, zertarako? Bada, urpeko egitura iristezinak ikuskatzeko, hala nola, itsasontziak, petrolio- eta gas-hodiak, lakuak eta ibaiak, baina baita ingurumeneko kutsatzaileak detektatzen laguntzeko ere.
Ikusi bideoa!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Trafton, A. (2009, abuztuak 24). Fish and Chips. MIT News Office. MIT News
- Hornyak, T. (2009, abuztuak 24). MIT dives into robo-fish pool. CNET. CNET
Utzi erantzuna