Ba al dakizue zer den dibertsitate biologikoa edo biodibertsitatea? Planetan bizi diren izaki bizidun espezie guztiek, beraien arteko desberdintasun genetikoek eta beraiek osatzen dituzten ekosistemek osatzen duten multzoa da. Edo beste modu batera esanda bideo honetan azaltzen den guztiak osatzen du biodibertsitatea!
Orain pentsatu pixka bat, zenbat izaki bizidun ezagutzen dituzue? Bat, bi, hamar, hogei… Bada gure planetan milioika espezie bizi gara ekosistema desberdinetan eta horietatik guk botikak, landatzeko lurrak, ur geza, elikagaiak eta hainbat lehengai ateratzen ditugu. Ondorioz, bera zaintzea ezinbestekoa dugu! Baina, azkeneko urteetan espezieen eta ekosistema osasuntsuen kopurua nabarmen murrizten ari da gure jarduera batzuengatik, eta horretaz jabetzeko eta biodibertsitateak gure bizitzarako eta osasunerako duen garrantziaz jabetzeko, urtero maiatzak 22an dibertsitate biologikoaren eguna ospatzen dugu.
Aurtengo leloa “From agreement to action: build back biodiversity” da, hau da, 2050. urterako planetako %30a eta andeatutako ekosistemen %30a babestu nahi da, aniztasun biologikoaren egungo galera geldiarazteko eta lehengoratzeko. Lortuko ote dugu?
Naturak ez du gizakiaren beharrik, baina gizakiak natura behar du! Has gaitezen beraz, poliki-poliki natura sendatzen eta zaintzen, gure esku dago natura errespetuz tratazea abesti honek dioen bezala!
Utzi erantzuna