Aurtengoan ere DBH 3ko ikasleak Azterkosta Programan parte hartu dute eta bere baitan egin behar diren ikerketak egiteko Zumaia-Debako Biotopo Babestura joan dira!
Han, ekosistema eta paisaia liluragarri hura ezagutu eta bertako biodibertsitatea aztertu dute, baina baita gure itsasoko uraren parametro fisiko-kimikoak eta gizakiaren eraginez bertaratutako hondakin mota desberdinen ikerketa ere! Esperientzia ederra benetan!
Eta orain, jasotako datu guztien balorazioa egingo dugu ikasgelan, zer emaitza aterako ote zaizkigu?
Utzi erantzuna