Lehengo egunean, Bartzelonara iritsi baino lehen, Zaragozako “El Pilar” ikustera gelditu ginen. Arratsaldean Montjuic-en paseotxo bat eman eta portuko bistak ikusi genituen.
Bigarren egunean, goizo esnatu ginen dutxatzeko eta nola denborarik ez geneukan, batzuk gauean dutxatu ziren. Gosaldu eta gero, Camp Nou bisitatzera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen eta gainera bero handia egiten zuen. Argazki batzuk atera eta Parque de la Ciudadelara joan ginen bazkaltzera. Handik Bartzelonako txoko desberdinak ikusiz, portuko “Maremagnum” merkatal zentrora joan ginen afaltzera. Afaldu eta gero aterpetxean zeuden Frantses batzuen lagunak egin ginen eta haiekin egon ginen hizketan.
Azken egunean, oso goizo esnatu ginen, prestatu eta gosaldu egin genuen Portaventura joateko eta han egun osoa pasatu genuen. Oso ondo pasatu genuen, bidai osoko gauzarik onena izan zen. Gero, etxera joateko bidean denok hitz egiten eta musikarekin egon ginen.
Oso ondo pasatu genuen eta esperientzia polita izan zen!
Hitzak: Judith Tamayo, Laura Mendez
Utzi erantzuna