Ekaitza ari du kanpoan, euria, haizea, tximista eta trumoia dena batera ari da, edo ez? Lehen tximista ikusi eta gero, trumoia entzun al duzu? Edo alderantziz?
Iturria: severe-weather webgunea
Asmatu duzu! Lehendabizi tximista ikusten dugu eta ostean trumoia entzun, baina zergatik da hori horrela? Bada argiaren abiadura soinuarena baino azkarragoa delako!
Argiaren abiadura 300.000 km/s-takoa da, eta soinuarena berriz, 343 m/s-koa da. Harrigarria ezta? Hori dela-eta, Lurretik Ilargira 384.400 km egonda, argiak bakarrik 1,28 segundu behar ditu Lurretik ilargirako distantzia osatzeko edo Eguzkitik Lurrera argia iristeko 8 minutu besterik ez dira behar! Datu interesgarri gehiago ezagutu nahi? Ikusi animazio hau!
Baina, nolatan da argia horren azkarra? Bere partikulengatik, hau da, fotoiengatik. Horiek ez dute masarik, hori dio Albert Einsteinek erlatibitatearen teorian, eta beraz, ezin dute desintegratu abiadura horretan joanda ere. Imajinatu hegazkin bat, argiaren abiadurara hurbiltzen bada, aireko partikulek hegazkinaren aurka talka egin eta sua har lezake hegazkinak masa duelako. Orduan, ez dugu sortuko argia bezalako azkarra den hegazkinik, baina dagoeneko sortuta dago soinuaren abiadura gainditzen duenen bat, adibidez, F-15E modeloa! Hementxe duzu horren bideoa.
Ohartu al zara hegazkina pasa eta segundu gutxira entzuten dela bere soinua? Hau da, lehendabizi ikusi egin dugu eta gero, entzun. Berdina gertatzen da tximistekin, argia soinua baino azkarragoa baita.
Iturria: Magnetica FM webgunea
Beraz, badakizu, hurrengoan ekaitza ari bada hemen esandakoa egia den frogatu dezakezu, eta ez hori bakarrik! Tximista ikusten duzunetik trumoia entzuten duzunera arte zenbatu segunduak eta hori zati 3 eginez, ekaitza zein distantziatara (kilometrotan) dagoen jakin dezakezu eta baita zuregana urruntzen edo gerturatzen ari den ere! Garrantzitsua benetan mendian zaudenerako!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Wikipedia (2022ko abenduak 23). Velocidad del sonido. https://labur.eus/nrQhC
- Xataka. (2021eko urtarrilak 12). Por qué viajar a la velocidad de la luz es teóricamente imposible. https://labur.eus/Lr3Kp
- MuseoVirtual. ¿De qué forma se propaga el sonido en el aire?. https://labur.eus/DIyGz
- Magnetika FM (2014ko maiatzak 28). A la velocidad del sonido. https://labur.eus/xr7cX
- Severe Weather Europe. (2017ko azaroak 5). The most active and best lightning in Europe – where is it?. https://labur.eus/9uDKb
- National Geographic (2011ko urriak 26). ¿Partículas más veloces que la luz?. https://labur.eus/ZRc5I
- La Nación (2019ko urriak 4a). Animación: cuánto tiempo tarda la luz en viajar alrededor de la Tierra. https://labur.eus/4XB06
- Muy interesante(1997ko uzatilak 2). ¿Cómo se calcula a qué distancia está una tormenta? https://labur.eus/ZRc5I
Utzi erantzuna