Gure garunak pentsamendu asko izaten ditu egunean zehar eta esna gaudela guk geuk ematen diogu zerbaitetan pentsatzeko agindua, baina lo gaudenean zer gertatzen da? Ez dugu ezertaz pentsatzen edo bai? Nola sortzen dira ametsak?
Badirudi ametsak gure pertsonalitateko sentimenduak edo nahiak direla eta lo gaudenean horiek azaltzen zaizkigu irudi irreal moduan.
Gaur egun pentsatzen da garuneko toki batzuetan ematen diren prozesu fisiologiko batzuen ondorioz sortzen direla ametsak. Eta zer da prozesu fisiologiko bat? Prozesu fisologikoak izaki bizidunen barruan gertatzen direnak dira, hala nola, arnastea, digestioa egitea… Amestea ere prozesu fisiologiko bat da.
Iturria: Pixabay
Lo gaudenean, ordea, ametsak eta amesgaiztoak sortzen ditu gure garunak. Amestu duzuna gustatu bazaizu, ametsa dela esaten da, eta aldiz, ez bazaizu gustatu, amesgaiztoa izan duzula esaten da. Azken horietan, egoera desatseginak amesten dira, adibidez norbait zure atzetik ibiltzea, maite duzun norbait hiltzea…
Ametsei buruz oraindik asko dago ikertzeko, baina ikerlari batzuen ustez ametsek beti dute esanahiren bat. Amesgaizto batean bildurra ematen dizun edozer gertatzen baldin bada, horrek zure beldurrak gainditzen edo murrizten lagunduko dizula esan nahi omen du. Hori horrela bada, has dadila gure garuna amesgaiztoak sortzen eta gu gure beldurrak gainditzen!
Iturria: Pixabay
Gehiago jakin nahi baduzue ikusi bideoa!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Emartos (2009ko maiatzak 9). Ametsa, buru barneko misterioa https://tinyurl.com/mrexyjm4
- De la Torre, D. (2020) ¿Cómo se crean los sueños? Así es como tu cerebro consigue que sueñes. Blogthinkbig
Utzi erantzuna