Pentsatu pixka bat, zein dira ezagutzen dituzun animaliarik handienak? Elefantea, girafa, marrazo balea… ba ote dago haiek baino handiagorik? Guk dakigula dinosauroak desagertu egin ziren, beraz, zein ote gaur egun ezagutzen den animaliarik handiena?
Dinosauroa ez, baina haietako batzuek bezain handia den animalia bat bizi da gure ozeanoetan. Balea urdina! Ba al zenekien ugaztun hori dela gaur egun ezagutzen den animaliarik handiena? Eta entzun al duzu zerbait berari buruz? Benetan izaki liluragarria da!
Iturria: www.okdiario.com
Balea urdina (Balaenoptera musculus) 29 metro dituen animalia luze eta liraina da, gizaki baten 98 hanka batera juntatuz izango zuen luzera berdina. Hain handia izateagatik 180 tona pisatzen ditu, hau da, 33 elefantek pisatuko luketen berdina. Beraren mihiak soilik elefante batek adina pisatu dezake eta bere bihotza Mini auto baten tamainakoa da!! Harrigarria, ezta?
Haundia bai, baina azkarra ere bada animalia hau, 50 km/h-ko abiaduran egin dezake igeri krill izeneko oskoldun txikien bila aritzeko, horietaz elikatzen baita.
Balea urdina zetazeo espezie bat da. Beraren gorputza gris-urdinkara da bizkar aldean eta zertxobait argiagoa sabel aldean. Kolore horrexegatik deitzen zaio balea urdina.
Iturria: www.britannica.com
Nahi ikusi planetako animaliarik handienak nola jaten duen animaliarik txikienetakoa? Hemen bideoa!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Factoides webgunea. El corazón de una ballena azul bombea 220 litros de sangre por latido. https://tinyurl.com/mtyzc3yn
- The New York Times aldizkaria. How whales became the biggest animals on the planet. https://labur.eus/5vF6T
Utzi erantzuna