Pailazo arraina (Amphiprion bicinctus) espezie hermafrodita da, baina zer esan nahi du horrek? Arrain hauek gai direla ar izatetik eme izatera pasatzea! Hau da, beharrezkoa bada sexuz aldatzen dira, baina behin bakarrik egin dezakete aldaketa hori.
Eta noiz da hori beharrezkoa? Hori ulertzeko, lehendabizi pailazo arrainak familiatan bizi direla jakin behar da, eta familia, ar eta eme handi batek beraien arrain gazteekin osatzen dute. Arrain gazte guztiak arrak izaten dira eta familiaren buru emea izaten da, hark agintzen du!
Sexu aldaketa hori, familiako emea hiltzen denean gertatzen da. Kasu horretan familian agintzen duen emerik ez dagoenez, bat behar-beharrezkoa da. Orduan, ar nagusia zena sexuz aldatzen da eta familiako eme bilakatzen da. Aldaketa horretarako, 3 bat aste behar ditu.
Hori gertatutakoan, arrautzak jartzen jarraitzeko ar nagusi bat behar du familiak (aurrekoa emea baita orain), eta gazteen artean handiena denak hartzen du bere gain kargu hori. Hona hemen irudi bidez azalduta prozesua:
Irudia Iturria: The fisheries blog
Bitxia, ezta? Gehiago jakin nahi baduzue ikusi bideoa!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Otero, D. (2020, ekainak 15), ¿Sabías que el pez payaso cambia de sexo? Cuándo y porqué. https://labur.eus/saf
- El Comercio (2017, maiatzak 16), El pez payaso cambia de sexo cuando muere una hembra, pero “Buscando a Nemo” no cuenta esa parte. https://labur.eus/eCppB
- El Periodico, Sociedad, Ciencia, Medio Ambiente, El pez payaso macho cambia de sexo cuando muere su hembra. https://labur.eus/ePmsH
Utzi erantzuna