Ba al dakizu zergatik batzuei arropa-kolore batzuk besteei baino hobeto geratzen zaizkien? Janzteko orduan arropa koloreek bat etorri behar dute zure azalaren tonalitatearekin, baita, zure begien eta ilearen kolorearekin ere. Interesgarria, ezta?
Hau guztia, lau urtaroen kolorearen teoriarengatik da. Horren arabera, gutako bakoitza urtaro bateko taldeko kidea da. Jakin nahi al duzu zu zein taldetakoa zaren, eta beraz, zein arropa kolorek edertzen zaituen? Adi! Hemen duzu azalpena-eta!
- Neguko taldea: Talde honetakoak dira larruazalaren tonu “hotzak” (larruazal argia), ile iluna (beltza baina ile hori iluna ere bai, gaztain kolorekoak edo ilezuria) eta begi ilunak (marroiak edo beltzak) dituztenak.
Iturria: www.divinaporsiempre.com
- Udaberriko taldea: Talde honetakoak dira larruazal tonu “beroak” (azal urreztatua, melokotoi kolorea), ile argia (ilehoria, gaztain kolore argia) eta begi argiak (berdeak, urdinak edo ezti kolorekoak) dituztenak.
Iturria: www.divinaporsiempre.com
- Udako taldea: Talde honetakoak dira azal tonu “hotzak” (larruazal argia), ile argia (ile hori argi eta ilunak) eta begi argiak (urdinak, berdeak, grisak edo hur kolorekoak) dituztenak.
Iturria: www.divinaporsiempre.com
- Udazkeneko taldea: Talde honetakoak dira azal tonu “beroak” (melokotoi kolorekoak edo horixkak), ile iluna (gaztain kolore iluna, ilehoria, ilegorria…) eta begi marroi ilun, berde, turkesa edo anbar kolorekoak.
Iturria: www.divinaporsiempre.com
Jarraian dagoen irudian hori guztia laburtuta ageri da:
Iturria: www.divinaporsiempre.com
Hala ere, beren izaeragatik, badaude oinarrizko koloreak ere, hau da, zure armairuan falta ezin daitezkeenak. Eta kolore horiek zuria, beltza, urdina eta nude edo beige koloreak dira.
Gehiago jakin nahi? Ikusi bideoa!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Hogarmania (2021, ekainak 25). ¿Qué colores te favorecen según tu piel, cabello y ojos? https://labur.eus/vL7nr
- Zankyou Bodas (2020, abenduak 20). ¿Cómo saber qué COLOR me favorece?Color de ojos, pelo y tono de piel. https://labur.eus/gQWRg
- Hernandez, D. (2018, ekainak, 4). ¿Qué colores te favorecen según tu tono de piel?.Divina por siempre webgunea. https://tinyurl.com/3mfc4x2a
Utzi erantzuna