Egun batez ikertzaile!
LH 4koak Munoaundira joan gara NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko ikertzaileek bota ziguten erronkari erantzuna ematera. UrmaEltxo proiektuan parte hartu dugu, non auzolanean sortutako urmaelean, laginketa egin behar izan dugun ea eltxorik ba al dagoen ikusteko. Horretarako, ikastetxean eklosionadoreak egin ditugu boteilak erabiliz. Munoaunditik hartutako ur laginak bandejetan hustu eta bertan ea arrautza, larba edo puparik zeuden ikusi ondoren, lortutako datuak NEIKER-ekoei bidaliko dizkiegu beraiek aztertzeko gure inguruan zein eltxo mota dauden. Esperientzia polita izan da ikerketa zientifiko batean parte hartzea!
Utzi erantzuna