Joan den ostiralean Fernando Morilloren bisita jaso genuen DBH 4-ko ikasleok. Jolas askoz nahiz hamaika istorioz betetako hitzaldia izan zen. Gainera, burbuina, bihotza eta gorputza batera koordinatzen ikasi genuen.
Hitzaldian zehar, gure barneko emozioen lanketa bat egin genuen. Beldurrarekin hasi ginen. Gu konturatu ez arren, gure beldurrek (guztiok baitugu bat) izugarri mugatzen gaituzte gure bizitzan. Baina Fernandok erakutsi zigun beldurrei aurre egitea dela garrantzitsuena; jendeak kontatutako pasadizoen bitartez. Bere istorioetako batean, gazte bat brokoliaren beldur zela kontatu zigun. Hitzaldia jolas batekin amaitu genuen. Joko honetan, Fernandok asmatutako pertsonaia bihurtu ginen gure lotsak gainditu bitartean.
Baina badago guztien gainetik Fernandok erakutsi zigun irakaskuntza azpimarragarri bat: “denok dugu gure berezko poema, esnatzea besterik ez dugu behar.“ Laburbilduz, ikaragarri ondo pasatu genuen eta ez genuen nahi izan saioa amaitzerik!
Hitzak: Laia Gonzalez
Utzi erantzuna