Bizitzako beste arlo askotan bezala ikasbidaietan ere eragin dute pandemia-urteek , baina lortu dugu DBHri behar bezalako bukaera ematea hiru egunez Madrila egin dugun bidaian.
Azkoititik irten eta Segoviarantz abiatu ginen; hara iritsi eta akueduktua ikusi genuen, eta ondoren La Granja de San Ildefonso herriko jauregian bisita gidatua izan genuen. Handik Madrila.
Hurrengo egunean hirian barrena ibili ginen, geratu gabe, aurrera eta atzera: Atocha, el Retiro, Plaza Mayor, Puerta del Sol, Palacio Real, Palacio de la Almudena….eta Xanadura afaltzera; ondoren , neka-neka eginda, hotelera.
Eta hirugarren egunean, goizean, Parque Europan izan ginen, eta gero Warnerrera: jolas-parke erraldoia, DBH4ko ikasleak haur bihurtzeko gaitasuna duena.
Hau guztia argazkietan bildua dago, eta zuei, ikasleoi, eskainia; oroitzapenean gordea duzuen hori iruditan ere ikusteko aukera izan dezazuen.
Utzi erantzuna