DBH 2ko ikasleak Bartzelonan izan dira martxoaren 29tik 31ra.
Martxoaren 29an, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ziren. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan zuten.
Bazkal ondoren, berriro bideari ekin eta arratsaldeko bost eta erdietan Montjuic estadio olinpikoan zeunden. Han Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea… ikusi zituzten. Berriro bidaiari jarraitu eta aterpetxera.
Bigarren egunean Bartzelona bisitatu zuten: Camp Nou, Sagrada Familia, Parc de la Ciutadella, Ramblak… Eguna amaitzeko denbora librea izan zuten Port Velleko zentro komertzialean.
Hirugarren egunean azkar gosaldu eta PortAventurara joan ziren. Egun ikaragarria pasatu ondoren, autobusa hartu eta etxera bueltatzea besterik ez.
Hemen dituzue bertan ateratako argazkiak!
Utzi erantzuna