• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

NOLA EGITEN DUTE LO IZURDEEK?

2023-03-14 Idazlea: Agenda 2030 Leave a Comment

Horixe da guk dugun zalantza, animalia adoragarri horiek nola egiten duten lo.

Iturri: Pixabay.com/ werdepate

Eta zergatik dugu jakin-min hori? Bada izurdeak gu bezala ugaztunak direlako, eta horrek esan nahi duelako haien arnasketa birika bidezkoa dela, eta ez arrainena bezalakoa zakatz bidezkoa. Ondorioz, izurdeek arnasa hartzeko azaleratu eta airea hartu behar dute ia-ia bizkarrean kokatuta dituzten beren espirakuluekin (haien sudur-zuloak). Hau da, gutxi gorabehera 15 minuturo aire bila atera behar dira. Baina, lo daudenean ere azaleratu egiten al dira? Nola, lo badaude? 

Iturri: Pixabay.com/ Barni1

Guztiz lo baleude, izurdeak ito egingo lirateke. Horregatik, nolabait arnasketa kontrolatzen jarraitu behar dute, eta gainera, lo egiten dutenean gainazaletik gertu egon behar dute airea erraz hartu ahal izateko.

Hori dela-eta, izurdeek trikimailu paregabe bat dute! Lo daudela garun-hemisferio batek atseden hartzen duen bitartean, besteak arnasketa kontrolatzen du!  

Izurdeek gizakien ordu kopuru antzekoa behar dute atseden hartzeko. Guztira egunean 8 ordu inguru egiten dute lo, baina lehenengo hemisferio bati atseden hartzen utziz eta gero besteari. Horrela, garun-hemisferio bakoitzaren loaldiak 4 ordu inguru irauten du. Bitxia, ezta?

Gehiago jakin nahi? Ikusi bideoa!

Egileak: DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleak

Kontsultatutako iturriak:

  • Rothschuh, U. (2022, abuztuak 31). Cómo duermen los delfines.  “Ecología verde” webgunea. https://labur.eus/w98Jh
  • Vista al mar (2021, otsailak 11). ¿Cómo duermen los delfines?. https://labur.eus/bACio
  • El turdus. ¿Cómo duermen los delfines?. https://labur.eus/WKowT

 

 

Filed Under: Txoko berdea Tagged With: 2030, agenda, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, zientzia bitxikeriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa