Urteak daramatzagu Aztertu programako marrazki-argazki lehiaketan parte hartzen. Aurten ere lan ederrak aurkeztu ditugu eta gure bi ikaslek jaso dute saria.
DBH 1eko Amets Karrera Ibaialdeko 2.kategorian izan da saritua, Artikutzan ateratako argazkiarekin. LH 6ko Garazi Larrañagak aldiz, Azterkosta ataleko 2.kategorian eskuratu du saria, gure kostaldea gaitzat duen argazkiarekin hain zuzen.
Otsailak 25ean izan zen sari banaketa Madariaga dorrean dagoen Urdaibaiko ekoetxean.
Utzi erantzuna