Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, EMAKUME* ERREFERENTEEN” gaia gogotik lantzen aritu gara aurten emakundek atera duen “GORA EMAKUMEAK!” lelopean. Sarritan aldizkarietan, berrietan, kontakizunetan ahaztuak izan diren emakumeak eta etxean ditugun emakumeak goraipatuz eta erreferentetzat hartuz.
Aurten udaletxetik DBHkoentzat kartel lehiaketa proposatu ziguten Daitekeren eskutik. Bertan, gure ikastetxeko ikasleak izan dira lehen eta bigarren saria jaso dutenak. Lehen saria Irati Larrañagak, Amaia Sudupek, Ainhoa Arregik eta Maren Alberdik eskuratu dute. Bigarrena, Chaimae Maayouffek eman du. ZORIONAK NESKAK!
Bestetik, DBH3ko ikasleek “Egun on bereziak” prestatu dituzte gaurko egunaren azalpenekin LHko eta DBHko ikasleentzat. Beraiek pasako dira gelaz gela “egun onak” ematera. Horrez gain, LHko ikasleek beraien etxeko emakume erreferenteak goraipatzeko eskulan bat
egingo dute.
Ikaragarrizko lana egin dute ikasleek! Ospatu dezagun guztion artean martxoaren 8a!
Testua: Naia Agirretxe, Libe Alberdi, Ada De La Quintana, Maria Juaristi eta Jone Salgado
Utzi erantzuna