Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno desberdinak, ingurua eta natura bera ulertu dituzte mitologian oinarrituz, eta ezagutza eta sinismen hauek belaunaldiz belaunaldi hazten joan dira.
Oraingoan, Floreaga Ikastetxean, aberastasun hau gure txikiengana nahiz herritarrengana hurbildu nahi izan dugu eta, hainbeste lan egin ondoren, euskal mitologiako pertsonaia desberdinen mozorroak kalera atera ditugu.
Eskerrik asko guztioi; txalotu gaituzuenoi eta, batez ere, egun hau hain berezi egiteko lanean aritu zaretenoi! Lan asko egin duzuenoz, asko dugu eskertzeko!!!


Utzi erantzuna