Eskabideak egiteko epea otsailaren 13an hasi eta otsailaren 24an bukatuko da. Honek 2023-2024 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle berri guztiei ere eragiten die.
Egutegia honako hau da:
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 13tik 24ra bitartean.
Eskabidea ikaslearen aitak, amak edo tutoreak aurkeztuko du.
Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:
- Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan.
- Online, Hezkuntza Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
Online eskabidea otsailaren 24ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https:// ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.
Eskabidearekin batera, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea: martxoaren 14an. Ikusgai, martxoaren 27ra arte.
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 28an. Ikusgai, apirilaren 4ra arte.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: apirilaren 4ra arte.
- Eskabidean atzera egitea: apirilaren 4ra arte.
- Behin betiko zerrenden argitalpena: apirilaren 20an. Ikusgai, maiatzaren 22ra arte.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, matrikulazio epea irekita dagoen bitartean, goizeko 09:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da.
ERRENTA DATUAK EGIAZTATZEKO baimena
Utzi erantzuna