Azken urteotan elur malutak eta hauen ezaugarriak zientzialariak etengabe aztertzen ari diren alorretako bat dira. Hainbat azterketa egin ondoren guztiek berdina ondoriozta dezakete: elur malutak ezberdinak direla eta bakoitzak forma ezberdina duela. Baina nola demontre lortzen dute forma hori?
Badirudi inguruko airearen tenperaturaren araberakoa dela elur malutaren forma.
Hau kontuan izanik, lau elur maluta mota desberdin daude. Hurrengo argazkian ikus dezakegu hau:
Iturria: Quanta magazine
Berotze globalaren ondorioz, epelak diren neguetan, aurtengoa bezalakoetan, elur maluta batzuk ez dira sortzen. Hau da, neguan tenperatura altuak eginez gero, soilik tenperatura horietan sortutako elur maluta motak ikusi ahal izango ditugu. Aldiz, negua hotza bada, mota guztiak aurkitu ditzakegun arren, eratzeko tenperatura baxuenak behar dituzten elur malutak ikustea errazagoa da.
Beraz, aurtengo neguan elurretan ibiltzera joaten bazarete, animatu elur malutak ze forma duten ikertzera. Ea bi mota baino gehiago aurkitzen dituzuen! Ziur forma ikaragarri politak dituztela!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Quanta magazine. (2019, abenduak 19). Toward a Grand Unified Theory of Snowflakes. https://labur.eus/yBupg
- ACNA, Asociación Conocimiento Nieve y aludes. (2019, abenduak 11). Geometría de los copos de nieve. https://labur.eus/nrkk0
- El Independiente. Ciencia y tecnología. (2016, abenduak 24). La complicada ciencia del copo de nieve. https://labur.eus/vYGRV
- Hainbat egile.(2007). Amazonia, selva virgen o agricultura intensiva. National Geographic aldizkaria (Vol. 20. Núm. 1)
Utzi erantzuna