2022 ere martxan jarri dugu Beningo Kaleko Umeen aldeko zozketa. Gazteak eta Garapena – Jóvenes y Desarrollo taldeak, Salestar Misioekin batera, udazkenero antolatu ohi duen zozketa. Aurten bereziki Cotonou hiriko Mama Margarita aterpean dauden umeentzat laguntza bilduko du, haien egoera ekonomikoa kritikoa baita.
Saria honako hau da:
- Iban Larrañaga erremonte jokalari profesionalaren kamiseta, bere kideen sinadurekin.
- Julen Alberti, “Txikia IV.a” haizkolariaren kamiseta sinatua
- Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro eder bana.
- Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria.
- Elikagune taldeak emaniko janari aukeratuen saskia.
- Xoxote artzain gazta.
Gure eskerrik beroenak zuei guztioi!!
Dena sari bakarrean emango da. Sabino zenaren harategian egongo da ikusgai, kale Nagusian. Saria azaroaren 16ko (astelehena) ONCEko zenbaki sarituaren azken 4 digitoekin bat datorrena izango da (erreserba azaroaren 17koa).
Zozketan bilduko den ditu guztia Beningo Salestarrak Cotonoun kaleko umeen alde duten Mama Margarita aterpeko umeentzat izango da. Eskerrik asko lagundu eta lagunduko duzuen guztioi, bereziki aurrez aipatutakoei eta Plaza Berri Sporteko Robertori, Jasokunde Kooperatiba, FK Javier Artetxeri eta Jasokunde kooperatibari. Mila esker!!!
Floreagako neska-mutilek emango diote txartelen salmentari, LH4tik aurrerako neska eta mutilek. Parte hartzea borondatezkoa da, nahi dutenentzat. Honela laguntza emango diote solidaritate proiektu honi. Ume eta gaztetxo hauek gurasoen baimena beharko dute proiektu honetan laguntzeko. JyD taldeko kide helduak ere herriko kaleetan egongo dira billete saltzen ostegun arratsalde batzuetan, Pintxo Pote egunean. Mila esker guztioi, zuen laguntzarengatik.
Utzi erantzuna