Gaur, urriak 6, LH 6.mailakoak Donostiarako bidea hartu dute. Han, Santa Klara uhartea bisitatu dute. Bertan, Lierni eta Yugatzek azalpen politak eman dizkie eta baita irla erakutsi ere. Itsasargian dagoen Hondalea ikusteko aukera ere izan dute.
Bazkal ondoren berriz, itsasontzia hartu eta Kontxako hondartza famatuan ibili dira. Batzuk pixka bat bustita itzuli diren arren, guztiek ikasi dute benetako altxorra duela Donostiak, Santa Klara uhartea.
Zein talderi egokituko ote zaio hurrengo abentura bizitzea?
Utzi erantzuna