Irailaren 7an Floreagako ateak ireki ditugu, 22/23 ikasturteari hasiera emanez. Ikasturte berezia, atzean utzi ditugu azken bi urte gorabeheratsu hauek.
Irailaren 8an aldiz, LHkoek, lehengo ohiturari jarraituz Urrategirako bidea hartu dugu aspaldiko partez. Ikasturtea indarrez hasteko eta nekea bidelagun, aldapan gora joan gara. Bidean lagunekin eta irakasleekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Eskerrik asko gurekin etorri zareten familiei; izan ere, denok osatzen dugu Floreaga. Ea elkarrekin bizipen berriak sortzen jarraitzeko aukera dugun.
Utzi erantzuna