FLOREAGAKO HAUR ESKOLA MATRIKULAZIO-ALDIA ZABALIK
Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.
Matrikulazio-aldia:
Abuztuan izan ezik, urteko edozein momentutan matrikula daiteke. Hala ere, plaza ziurtatzearren, ekainean, uztailean eta irailean matrikulatzea aholkatzen dugu.
Bi urteko gelek ezaugarri bereziak dituzte.
Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara.
Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus
Utzi erantzuna