BERTSO-ESKOLARAKO GONBIDAPENA. BERTSOAREN ERROTA MARTXAN DA BERRIRO
Ikasturtearekin batera martxan jarri dugu berriro ere bertsoaren errota. Urtero bezela, udalaren laguntzaz, Bertsozale Elkartearen Ahozkotasuna ikasgelan proiektuan parte hartuko dugu. Astero, ordubetez, LH 5 eta LH 6 mailatan Bertsolaritza landuko dugu, errimak, doinuak, neurri ezberdinetako bertsoak… landuz eta horiekin guztiekin gozatuz.
Gelako jardunaz gain Floreagako ikasle batzuk herriko bertso-eskolan jarraitzen dute bertsotan trebatzen. Eta bertso-eskolarako gonbidapena luzatuz hurbildu ziren ikastetxera, irailaren 22an, Eneritz eta Eneko. Ordubete pasa aritu ziren jolas bidez eta bertso kantari bertso-eskolaren berri emanez. Gozatu ederra hartu zuten LH 5 eta LH 6ko ikasleek. Harriduraz ikusi eta entzun zuten bi bertsolarien jarduna.
Eta amaiera bikaina eman genion saioari, denok elkarrekin Maialenek lehen txapela irabazi ondoren botatako agurreko bertsoa abestuz.
Utzi erantzuna