• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EREDUZKO KODEA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4 AGURRA

2022-06-21 by DBH Floreaga Iruzkina idatzi

2008ko iraila. Data hori izan zen gutako bakoitzaren bizia guztiz markatuko zuen etapa berri baten hasiera. Bide luze, eta aldi berean ez hain luze, baten hasiera. 

Ume txiki ginela sartu gintuzten Floreaga ikastetxera, ezezagunari bildurrez eta bertan zer aurkituko genuen jakin gabe. Ezagutzen ez genituen aurpegiz beteriko gela bat aurkitu genuen eta bertan pasa genituen gure etapako lehen lau urteak. Horietan, familiaren oskoletik irten eta mundura murgitzen hasi ginen pixkanaka. Mantala bakarrik jartzen ikastea, lokarriak  lotzen ikastea… eta beste hainbat bizipen gogoratzen ditugu garai haietaz. Ezezaguna ezagunago bilakatuz joan zen, eta hasierako arpegi arrotzak, jolaserako gure adiskide onenak bihurtu ziren. Baita haserretzen ginenean etsai handienak ere. 

Hala ere, guztiari bezala, haurtzaroari agur esateko ordua iritsi zen. 

6 urte besterik ez genituela hasi zen gure bizitzako bigarren etapa garrantzitsuena. Floreagako gure istoriako luzeena. Nostalgiarekin gogoratzen ditugu urte haiek. Nahiz eta ikasketak zailtzen zihoazen, gure ardurak urriak ziren eta geneukan kezka bakarra ondo pasatzea zen. Ez hori bakarrik, lagunak lagun min bihurtu ziren, eta pertsona bezala hazi eta hezi ginen. 

Urte horietan ikasbidaiek ere eragin handia izan zuten gugan. Gurasoengandik banandu ginen lehengo uneak izan baitziren momentu haiek. Oriora, Barriara… egindako ibilaldietan emozioz gainezka egoten ginen. Baita egunean zehar egiten genituen ekintza desberdinetan ere. Nolanahi ere, gaua iristean, nahiz eta gure beldurrak edo gurasoen falta antzeman, lagunen eta irakasleen babesa jasotzen genuen. Beti izan genituen eskutik helduta lagunartea eta elkartasuna. 

Bigarren etapa amaitzeko momentua heldu zela ikusi genuen, aurrerantzean guztia desberdina izango zela. Hala eta guztiz ere, maite genituen pertsonen alboan. Ikaskide berdinen alboan. 

Hirugarren etapako ateak zabaldu zitzaizkigun. Heldu ginen gure azken txanpara; Floreagako gure etapa gogorrenera, baina aldi berean, aberasgarrienera. Zalantzak eta kezkak alde guztietatik gainezka, arduratsoago izaten ikasi genuen. 4 urte gogor izan ziren. Are gogorrago, gure eguneroko errealitatea fikzio-kolpe batek apurtu zuenean. Covid 19ak paper garrantzitsua izan du guztion bizitzetan. Ordura arteko barreak, algarak, elkartasuna…tristura eta bakardade ilun bat bihurtu ziren. Monotoniak eta gertukoen faltak garai zailak egin zituzten. Alabaina, irakaspen garrantzitsu bat utzi zigun: ekintza eta detaile txikiak benetan baloratzen ikasi dugu. Bai gure arteko harremanak estutzen ere. Zorionez, egoera hobetzen joan da eta Floreagan egindako ibilbidea modu duin batean amaitzeko aukera izan dugu. 

Baina hau ez da gure istorioa bakarrik izan. Gu forma gabeko buztina ginen honen guztiaren hasieran. Baina zuen eskuei esker, HH, LH, eta    DBH-ko irakasle guztien eskuei esker, orain garen artelan berezi eta bakarrak izatera iritsi gara. Segi ezazue artelanei dakizuen moduan forma ematen. Beti oroituko gara hemen bizi izan ditugun esperientziez, anekdotez eta oroitzapenez. Hori dela eta, gaur, 2022ko ekainaren 21ean, Floreagako gure etapa ondo amaitzeko, eskerrak ematea bakarrik gelditzen zaigu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez 16 urte hauetan ikastetxea gure bigarren etxe bihurtzeagatik. Zenbat dagoen eskertzeko… eta zer denbora gutxi egiteko. Hau guztia, ordea, ez da betirako agurra. Laister arte bat baizik. Elkarren aurpegiak berriro ikusiko digutulakoan gaude. 

 

OHARTUKO GARA LORTU DUGUN GUZTIAZ

FLOREAGAN ELKARREKIN SORTU DUGUN BATASUNAZ

AKORDE HAUEN ATZEAN, ELKAR MAITATU ETA ZAINTZEAN,

HILEZKORRAK GARA!

BANANDUKO DIRA, ORAIN GURE BIDEAK

IÑOIZ EZ AHAZTU ARREN, IGAROTAKO UNEAK

NOSTALGIAZ BETERIK, DITUGU GUK GAURKOAN BARNEAK,

AGUR FLOREAGA!

 

 

HITZAK: DBH 4

Atalak: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Etiketak: agurra, azkoitia, dbh, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

2022-23 IKASTURTEA

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2023-03-19 San Jose eguna71
  • 2023-03-19 San Jose eguna70
  • 2023-03-19 San Jose eguna69
  • 2023-03-19 San Jose eguna67
  • 2023-03-19 San Jose eguna68
  • 2023-03-19 San Jose eguna66
  • 2023-03-19 San Jose eguna65
  • 2023-03-19 San Jose eguna63
  • 2023-03-19 San Jose eguna64
Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043
floreaga@floreaga.eus

Datorrena

Mar
29
az.
Egun osoa DBH 2 IKASBIDAIAK
DBH 2 IKASBIDAIAK
Mar 29 – Mar 31 Egun osoa
DBH 2: martxoaren 29tik 31ra Tokia: Bartzelona
Mar
30
og.
Egun osoa DBH 4 IKASBIDAIAK
DBH 4 IKASBIDAIAK
Mar 30 – Api 1 Egun osoa
DBH 4: martxoaren 30etik apirilaren 1era Tokia: Madril.
Api
3
al.
7:30 am HAUR ESKOLA IREKITA
HAUR ESKOLA IREKITA
Api 3 @ 7:30 am – 6:30 pm
 
Api
4
ar.
7:30 am HAUR ESKOLA IREKITA
HAUR ESKOLA IREKITA
Api 4 @ 7:30 am – 6:30 pm
 
Api
5
az.
7:30 am HAUR ESKOLA IREKITA
HAUR ESKOLA IREKITA
Api 5 @ 7:30 am – 6:30 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Hasiera

Copyright © 2023 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Hasi saioa

Webgune honek-honek-honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. COOKIE POLITIKA