Gaurkoan LH 4.mailakoen txanda izan da. Goizean autobusera sartu eta Elgoibarrerantz abiatu gara. Bertan, museo batera sartu gara. Gai desberdinei buruzko informazio asko eman digute: jada desagertuta dagoen hartz espezie baten hezurrak ikusi ditugu, historiaurreko tresna desberdinak erakutsi dizkigute, mineral eta fosilak ere aztertu ditugu…
Ondoren, hamaiketakoa jan eta parkean jolasteko aukera izan dugu berriro autobusera igo aurretik. Autobusak Zestoan utzi gaitu eta etxetik ekarritako bazkari ederrak jan ditugu indarberritzeko.
Arratsalde partean, Ekainberriko kobazuloak ikusi ditugu, bertako arteaz gozatzen genuen bitartean. Azkenik, paleolitoan sua nola egiten zuten azaldu digute eta geuk ere probatzeko aukera izan dugu.
Nahiz eta eguraldiak ez digun asko lagundu, itzel pasatu dugu eta gauza berri pilo bat ikasi ditugu. Errepikatzeko gogotsu gaude.
Utzi erantzuna