
LH1 zikloko ikasleak Zumaira abiatu ginen. Bertan eta egunari energiaz eutsiz, San Miguel de Artadira igo ginen hamaiketakoa egitera. Handik, Zumaiko kostako eta Oikia aldeko meandroek osatzen duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Goiz erdia bertan pasa ondoren herrira bueltatu ginen. Neke pixkat eta gose handia nagusitu ziren, etxetik ekarritako jaki goxoak dastatzeko momentua zen. Amaitzean, eguraldi ezin hobeak lagunduta, jolasa nagusitu zen. Datorren ikasturtean gehiago!
Utzi erantzuna