Landaredia: Landarediaren barruan aztertu da zer landaredia dagoen, bertakoa edo kanpokoa, baso motak, landare dibertsitatea, landare inbaditzailerik ba al dagoen, landaredia ibiaren ze aldetan dagoen, arbolak hostoengatik sailkatzea, arbolen altuera eta zabalera neurtzea…
Animaliak: Errekan arrainik, anfibiorik, narrastarik, hegaztirik edo intsekturik ba al dagoen, eta zer motatakoak diren aztertu da.
Ura: Uraren hainbat analisi egin ditugu, adibidez fosfatoa, amoniakoa, ph-a etab. Uraren tenperatura nahiko hotza, gaurko beroari aurre egiteko primerakoa. Uraren abiadura eta uhertasuna ere neurtu ditugu.
Horrez, analitikak egiten egon garen bitartean ibaiko zakarrak eta ontziak jaso aukera izan dugu.
Utzi erantzuna